Albaikide behi eta ardietan espezializatutako albaitari zerbitzua eskaintzen duen konpainia da. Baztango bailaran bi albaitariren eskutik sortu zen 1983an.
Baztango baserritarrei zerbitzu klinikoa eskainiz hasi eta emeki emeki lan eremu, espezialitate eta albaitari lan taldea haundituz joan da Albaikide. Erreprodukzio zerbitzua izan da Albaikideren oinarrizko zerbitzutariko bat, Nafarroan behi ustiategietako erreprodukzioa lantzen lehenbizikoak izanik. Bide honi jarraituz, gaur egun, modalitate honetan adituak izatea lortu dugu, erreprodukzio aholkularitza, embrioi laborategi mugikorra ta in vitro embrioi laborategi bat abian jartzeraino.
Gaur egun 16 albaitari gara taldean, bakoitza bere arloan espezializatua (klinika, erreprodukzioa, embriología, esne kalitatea…) zenbaitzuk beregain 30 urte baino gehiagoko ezagutzarekin.
Albaikidek urteko 365 egunetan 24 orduko zerbitzua eskaintzen du. Gaur egungo lan eremua Nafarroa, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Aragoi, Errioxa eta Iparraldeko hiru lurraldeetara zabaltzen da. Albaitarien koordinazio eta lan antolakuntzaren ardura taldeko bi albaitarien gain dago.
Nahiz eta Esne ekoizpeneko behi/ardietan, haragi ekoizpeneko behi/ardietan, txekor gizentze ustiategietan oso espezializatuak egon, behor eta zaldien klinika eta erreproduzio zerbitzua ere eskaintzen dugu.