ALBAIKIDE
Albaitari taldea
Nor gara?
Albaitari zerbitzuak 1983az geroztik
Albaikide behi eta ardietan espezializatutako albaitari zerbitzua eskaintzen duen konpainia da. Baztango bailaran bi albaitariren eskutik sortu zen 1983an.
Baztango baserritarrei zerbitzu klinikoa eskainiz hasi eta emeki emeki lan eremu, espezialitate eta albaitari lan taldea haundituz joan da Albaikide. Erreprodukzio zerbitzua izan da Albaikideren oinarrizko zerbitzutariko bat, Nafarroan behi ustiategietako erreprodukzioa lantzen lehenbizikoak izanik. Bide honi jarraituz, gaur egun, modalitate honetan adituak izatea lortu dugu, erreprodukzio aholkularitza, embrioi laborategi mugikorra ta in vitro embrioi laborategi bat abian jartzeraino.
Gaur egun 16 albaitari gara taldean, bakoitza bere arloan espezializatua (klinika, erreprodukzioa, embriología, esne kalitatea…) zenbaitzuk beregain 30 urte baino gehiagoko ezagutzarekin.
Albaikidek urteko 365 egunetan 24 orduko zerbitzua eskaintzen du. Gaur egungo lan eremua Nafarroa, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Aragoi, Errioxa eta Iparraldeko hiru lurraldeetara zabaltzen da. Albaitarien koordinazio eta lan antolakuntzaren ardura taldeko bi albaitarien gain dago.
Nahiz eta Esne ekoizpeneko behi/ardietan, haragi ekoizpeneko behi/ardietan, txekor gizentze ustiategietan oso espezializatuak egon, behor eta zaldien klinika eta erreproduzio zerbitzua ere eskaintzen dugu.
Albaitari taldea
JOSETXO ARRARÁS
ALBAITARIA
1986an Zaragozako Unibertsitatean lizentziatua. Albaikiden 1989az geroztik.
JAVIER ZABALA
ALBAITARIA
1985ean Zaragozako Unibertsitatean lizentziatua. Albaikiden 1992az geroztik.
JOSÉ LUIS URRA
ALBAITARIA
1990an Zaragozako Unibertsitatean lizentziatua. Albaikiden 1993az geroztik.
ANTTON HUEGUN
ALBAITARIA
1990an Zaragozako Unibertsitatean lizentziatua. Albaikiden 1999az geroztik.
JORGE ESEVERRI
ALBAITARIA
1994an Zaragozako Unibertsitatean lizentziatua. Albaikiden 1994az geroztik.
JOSÉ LEÓN AZCOITI
ALBAITARIA
1985ean Zaragozako Unibertsitatean lizentziatua. Albaikiden 2000z geroztik.
HARITZ BELOKI
ALBAITARIA
2000n Extremadurako Unibertsitatean lizentziatua. Albaikiden 2001az geroztik.
JUANMA LOSTE
ALBAITARIA
1995ean Zaragozako Unibertsitatean lizentziatu eta 2016an doktoretza eskuratua. Albaikiden 2001az geroztik.
MIKEL SERRANO
ALBAITARIA
1999an Leoiko Unibertsitatean lizentziatua. Albaikiden 2003az geroztik.
ALEJANDRO GIL
ALBAITARIA
2000an Madrilgo Unibertsitatean lizentziatua. Albaikiden 2004az geroztik.
OIER USANDIZAGA
ALBAITARIA
2003an Zaragozako Unibertsitatean lizentziatua. Albaikiden 2005az geroztik.
HASIER AZURMENDI
ALBAITARIA
2012an Konpostelako Donejakue Unibertsitatean lizentziatua. Albaikiden 2012az geroztik.
JOSETXO MARTÍN
ALBAITARIA
2006an Leoiko Unibertsitatean lizentziatua. Albaikiden 2012az geroztik.
BORJA APELLANIZ
ALBAITARIA
2015ean Leoiko Unibertsitatean lizentziatua. Albaikiden 2017az geroztik.
BORJA ESTEBAN
ALBAITARIA
2017an Zaragozako Unibertsitatean lizentziatua. Albaikiden 2019az geroztik.
VÍCTOR CANO
ALBAITARIA
2011an Zaragozako Unibertsitatean lizentziatua. Albaikiden 2020az geroztik.
Gehiago jakin nahi?
Edozein zalantza argitzeko jarri gurekin harremanetan.