GURE ZERBITZUAK

Klinika

Hausnarkarien klinika zerbitzu beharrari erantzunez sortu zen Albaikide albaitari taldea. Gaur egun, eguneko 24 orduz eta urteko 365 egunetan eskeintzen dugu gure klinika zerbitzua. Astean zehar taldeko bi albaitarik, eguneroko lana antolatu eta albaitariak koordinatzeaz arduratzen dira, ustiategiei ahalik eta erantzun egoki eta azkarrena emateko. Asteburu, jai-egun eta astean zehar bulegoko ordutegiaz kanpo, gutxienez lau albaitari zaintzan egoten dira sortu litezkeen larrialdiak kudeatzeko.

Klinika zerbitzua ez dugu arazo edo larrialdi bati erantzuna emateko zerbitzu soil modura ulertzen, ustiategien egoerari buruzko informazioa biltzeko aukera gisa ere bai. Modu honetan ustiategietan sortu litezkeen arazoei aurre hartu, erantzun orokor bat eman eta prebentzioa indartzean oinarritzen dugu gure lana.

Erreprodukzioa

Erreprodukzio zerbitzua izan da Albaikidek, sortu zenetik izan duen zerbitzurik garrantzitsuenetakoa. Duela 35 urte baino gehiagotik erreproduktibo bisitak modu jarraian egiten hasi zen lehendabiziko taldea izanik.

Ustiategien errentagarritasuna lortzeko oinarrietako bat, haziendaren erreprodukzio egoki bat lortzean datza. Erreprodukzio zerbitzua aurrez adostutako bisita jarraituetan oinarritzen da, bertan, ekografia bidez umetoki eta obulutegiaren egoera eta ernari diagnostikoak egiten dira. Erreproduzio bisita bakoitzeko emaitzak eta abeltzainak programa informatikoetan jasotako datuekin, nahikoa informazio sortzen da, ikuilu bakoitzaren egoera aztertzeko, bertako arazoak aurkitu, konpondu eta etorkizuneko helburuak finkatzeko.

Ekografia erabiltzearen aldeko apustuak, lehen eskuz egiten genuen lanaren ondoan, zehaztasuna ekarri du. Horrela ernari dagnostikoak, feto hilak, umetoki zikinak, bixkiak, sexajea, obulutegiaren azteketetan hobetu dezakegu.

USTIATEGIEN AHOLKULARITZA

Ustiategien aholkularitza zerbitzuak, Albaikidek eskaintzen dituen zerbitzu guztiak biltzen ditu. Oraingo eta etorkizuneko ustiategietan sortuko diren errokeentzako gure erantzuna, kudeaketa da. Erreproduzio eta klinika zerbitzua, ikuiluen informatizazioa, gaitzen prebentzioa, tratamentu orriak, esnearen kalitatea, abereen ongizate ziurtagiriak, genetika aholkularitza, osasun planak….guzti honek osatzen du ustiategien aholkularitza zerbitzua. Albaikideko lan taldean arlo guzti hauetan espezializatutako profesionalak aurkituko dituzue.

Gaur egungo ustiategiak “dena bat” ideiarekin landu behar direla pentsatzen dugu, arlo ezberdinak aztertu eta bat eginez, errentagarritasun emaitza hoberenak lortzeko.

ENBRIOI EKOIZPEN ETA ZEZENEN TESTAKETA ZERBITZUA

Albaikide bere sorreratik aintzindari izan da esnetako nahiz haragitako behien enbrioi transferentzia arloan. Ikerketa eta hobekuntzak garatuz, Nafarroan FIV (in vitro ernalkuntza) bidez jaiotako lehenengo biga lortzearen arduradunak gara. Albaikidek bai bere kasa eta bai Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan, hainbat I+D proiektu egin ditu. Ondorioz, gaur egun, puntako enbriologia laborategi bat dugu bertan, azken in vitro ernaltze, in vitro enbrioi ekoizpen eta kontserbazio teknika ezberdinak lantzen direlarik.

Enbriologia zerbitzuari loturik, zezenen testaketa zerbitzua garatu dugu, hauen ernalkuntzarako gaitasuna aztertu eta ziurtagiri bidez bermatuz.

Egun, Albaitaritza Genetics-en eskutik, behi ustiategietan MOET eta FIV teknika bidez, abereen hobekuntza genetikoa garatzen eta ernaltzeko arazoak dituzten behien arazoari irtenbide bat eskaintzen ari gara.

GIZENTZE USTIATEGIAK

Abere gizentze arloan espezializatutako albaitariekin, gizentze ikuiluetako aholkularitza zerbitzua eskaintzen dugu, bertan, osasun planak, nutrizioa, arazo klinikoak, etab… landuz. Abereak gizentzera sartu eta irteten den arteko epea lantzen dugu, ahalik eta errentagarritasun hoberena lortzeko.

Etorkizuneko abereak gizentzeak , efizientzian hobetu eta antibiotikoen erabilpena murriztea du helburu, hau dela eta, gure esfortzua aipatutako bi arlo hauek hobetzean datza.

EREMU PROBAK

Gure taldea osatzen duten albaitari espezializatuak, hainbat urtez bildutako esperientziak, ustiategi ezberdinetan lan egin izanak, espezie eta arraza ezberdinekin lan egiteari esker, edozein botika, lan modu edo elikadura sistema aztertu edo bere diseinua garatzeko, eremu proba zerbitzua eskaintzeko ahalmena ematen digu.

Laborategi farmazeutikoekin, Unibertsitateekin eta elikadura enpresekin batera burututako hainbat ikerketek gure lana ziurtatu eta ustiategi komertzialetako produktuak edo diseinatutako sistemak merkaturatu aurretik edo ondoren berresteko ahalmena ematen digu.

ARDI USTIATEGIAK

Ardi sektorea garrantzitsua da Albaikideren eguneroko lanean. Haragi nahiz esne ekoizpeneko ardi ustiategien hobekuntzak eta beharrak haundiagoak dira egunez egun, hau dela eta, Albaikidek, ekografia, elikadura eta artalde klinika zerbitzuak eskaintzen ditu, “dena bat” pentsamoldea jarraituz, ustiategiei aholkularitza eskeiniz.

ESNE KALITATE ZERBITZUA

Errapeen osasuna zainduz, kalitatezko esne ekoizpena bermatzen da. Hau de la eta, esne kalitate zerbitzutik, errapearen osasunean eragiten duten faktore guztiak aztertzen ditugu; jeizteko makinen funtzionamendua, elikadura, entsilatuen egoera, ur iturrien azterketa, abereen ongizatea, instalazioak, jeizteko errutinak, etzateko lekuak, etab…

Esne kalitatea adierazten duten datu ezberdinen jarraipena eginez, ustiategi bakoitzaren egoera aztertu eta hauen hobekuntza bermatzen duten neurriak proposatzea du helburu esne kalitate zerbitzuak.

ABEREEN ONGIZATE ZIURTAGIRIA

Gaur egun, kontsumitzaileari esne nahiz haragi ekoizpenari buruzko informazio eta gardentasuna bermatzeak garrantzi handia du. Welfare Quality lan-pentsamoldeak, lau zutabeetan oinarritzen du abereen ongizatea; elikadura ona, atseden leku egokiak, abere osasuntsuak eta hauen lasaitasuna. Albaikidetik, ziurtagiri konpainiek eskaturiko ongizate auditoriak egiten dira. Abeltzainak berak eskaturiko auditoriak ere egiten dira, ustiategiko ongizate arazoak aztertu eta hauei konponbidea jarriz.

I+D+I

Zientzia eta ikerkuntzari estuki lotua egon da Albaikide s.a. bere sorreratik. Urte luzez hainbat ikerkuntza lanetan parte hartu dugu, baita ,abere botiken erregistro eta kanpo proben garapenean ere. Boehringer, Hipra, MSD, Novagen, DSM, Zoetis, Merial, Vetoquinol bezalako enpresa pribatuekin , Lurederra eta INIA ikerkuntza erakundeekin eta Nafarroako nahiz Zaragozako unibertsitateekin hainbat proiektuetan parte hartu dugu.

Azken hamarkadan, Albaikidekpausu bat aurrera eman eta bere I+D proiektuak garatzen ari da, abeltzaintzari loturiko eremu ezberdinak landuz. Hala nola, behien jokaera aztertzeko gailuen garapena, behien erreprodukzioan in vitro embrioien ekoizpena , “ekonomia zirkular”ean oinarrituz behi ustialekuen hondakinak energia (pellets) edo nekazaritzarako (fertilizante) moduan garatzea, izan dira Albaikidek garatutako I+D azken proiektuak.

PROYECTO ABIESNEA

Gehiago jakin nahi duzu?

Edozein galdera edo zalantza argitzeko, jarri gurekin harremanetan.